XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxe-barne ixillean oroiz ase dau nai,
Aren gozoa izanik arantzen osakai:
Emen zetzan erregin, eztiaren pare;
Ementxe kulunkatzen seaska txit nare
.

Naiz-ta osin-loaren zeru oztiñean,
Naiz suete-ondoko zizaillu jagian,
Ikusi nai dau beintzat, eder ta zorakor,
Atsegin ebanaren arpegi maitekor
.

Gela-leiora urtenik, begiak ditu urrun...
Eta, azkenez, intziri: Ba-zekiñat, kutun;
Goiztik larratxoria kantuz goora, beera:
I aunat abeslari zeruan gupera!
.

ENE ADISKIDEA.

(Txango batez).

Goiz baten zan. Zerua arre...
Euri-tantak lur gaiñez...
Leia biziz eldu giñan,
Guztiok zure miñez
.

Or, Urretxu'n, aurkitzean
dardar yakun biotza.
Au al dozu adiskide
egin eustien otsa
.

Eta nik: Bai, auxe! Ordun,
guztiok buru-utsik,
Gernika'ko Arbola abes
genduan biotzetik
.

Zuri agurka gerora
sarri dabilkit amets
eta, adiskide zurrian,
gogoz oi zaitut gorets
.

Euri-tantak bedarrean...
Odeiez zerua arre...
Esna, biotzak, eta, buru-uts
agurtu Iparragirre
.